Patchwork-a nagusi ibiltokietan

Patchwork-a da joera berria. Firma nagusiek estilo horri eutsi diote, mota guztietako jantziak eta oinetakoak sortzeko. Poltsa hau Prada markaren 2015eko udaberria/uda bildumakoa da. Ezaugarri desberdinetako ehunez osatutako patchwork-lanarekin egin da.

Ehun bikoitzeko heldulekua dauka, eta sorbaldarako kordela, letoizko akaberekin. Barnealdean, hiru poltsiko ditu, bat kremailerarekin, eta kotoiz forratuta dago.

Albo batean, Prada markaren logotipoa darama, hizki metalikoetan, larruzko hiruki baten gainean.

Modeloa tonu laranjetan eta marroietan eskuragarri dago. Prada markak brokatuzko clutch bat diseinatu du, ehun berdinekin.

No Comments

Post a Comment