Miuccia Prada markak 70eko hamarkadara eramaten gaitu

Miuccia Prada markak 70eko hamarkadako aura horrekin blaitu gaitu berriz ere, “Act 2” 2014-15 udazkena/negua bilduman jada egin zuen bezala, Pina Bausch koreografoan, Joseph Beuys artistan eta Rainer Werner Fassbinder zinema-zuzendarian oinarritutakoa.
Italiar firmak udaberria/uda bilduma aurkeztu du Milango Modaren Astean, eta, bertan, whisky eta beltz tonuetako larrua, crepé eta kotoizko jantziak, tutu-gonak, eskalapoiak eta belaunerainoko luzerak erakutsi dizkigu.
Oraingo honetan, Maison-ak aho zabalik utzi gaitu berriz ere, V-formako lepo nabarmenak dituzten berokiez osatutako larrugintzarekin, patchwork-teknika erabiliz eta artisauen sormena omentzeko zirpildutako jantziekin.
Italiar firmak lore-estanpatuak darabiltza, neguko ehun lodiekin kontrastean.
Ibiltokietan, sandalia eta galtzerdiek bide eman diete media eta eskalapoiei.
Belaunerainoko mediak kanon estetikoen kontrakotzat hartzen ziren, baina Prada markak media pertsonalizatuak aurkezten dizkigu, brodatuekin, estanpatuekin eta parpailekin. Hala, streetstyle itxura lortzeko osagarri paregabe bilakatu ditu.
Ibiltokirako makillatuta
Makillajean ere, Prada markak joerak ezartzen ditu. Prada markaren modeloak bereziki deigarriak izan ziren, eyeliner-a erabiltzeko moduarengatik. Marra lodi bat zeramaten betazalaren erdialdetik bekaineraino, goiko betileak markatzeko ohiko lerroa beharrean. Berreraldaketa hutsa, argi eta garbi.

No Comments

Post a Comment