Auzmendi eta Donostia

Donostia, gozatzeko hiri bat...

Donostia…

Auzmendik hiria ezagutzera ematen eta belaunaldi oso baten adierazpen-askatasuna, ausardia eta estetika bultzatzen lagundu du.

Haren erakusleihoek esentzia neurritsua eta apala bereizgarri duen hiri baten giza irrikak islatzen dituzte etengabean, Auzmendik irrika horiek agerian uzten baititu lotsarik gabe.

Manikiek Prada, Dolce&Gabbana, Miu Miu, Marni, Céline eta YSL marken jantziak daramatzate, besteak beste, eta erakusketa-objektu bilakatzen dira, joskintzaren eta artearen arteko mugak ezabatuz eta hiriari euren nortasunaren parte bat emanez, artelan guztiek egin ohi duten bezala.

Donostia, polit eta dotore, Auzmendiren eskutik modaren funtsezko gune bihurtzeko lehian dabil, bizi-estilo eta marka-esperientzia bat finkatuz.

Espazio publikoek bizikidetzarako aukera ematen duten bezala, Auzmendiren luxuzko prêt-à-porter bildumek esklusibotasunaren zaleen eta hiriaren arteko harremana iraultzen dute.

Auzmendiz haraindi, hiria bera da jostun garrantzitsuenen serie mugatuen erakustoki, estetikatik eta glamourretik gertuago dagoen hiri baten irudia emanez.

Horrela, modak indarrez besarkatzen du hiria.