Auzmendiren jatorria

Auzmendi, 1970 urtetik

Auzmendiren hastapenak

Santiago Auzmendik (1940-2014) gaztetik jakin zuen haren jaioterri zen Lazkaon ez zituela bere helburuak lortuko. Haren errebeldia askatzeko zioak bazituen. Bartzelonara joan zen, eta han ezagutu zuen Joseph Camps jostun katalan famatua, haren maisu izan zena. Azkar ikasi zuen, eta zendu zen arte, ez zen inoiz geldirik egon.

50eko hamarkadaren amaieran, lehen jostundegia ireki zuen Lazkaon. Garai hartan jada, azken joerei jarraitzen zien, ausardiaz eta konplexurik gabe. Hari esker ezagutu zituzten askok Lacoste poloak eta haien krokodiloa, René Lacoste tenislariak 1933an merkaturatu zituenak.

Lazkaok etengabeko itomena sorrarazten zion arren, ez zuen hiriburura lekualdatzeko bihotz nahikoa hartzen. Hortaz, Hernanin saltokia irekitzea erabaki zuen. Haren ospea eta prêt-à-porter bildumak hedatzen joan ziren, Errealeko jokalariak bezalako pertsona famatuak dendara joaten hasi ziren heinean.

1970ean, ametsa bete zuen: haren marka Donostiara heldu zen. Paseariak Bergara kaleko erakusleihoaren aurrean geratzen ziren haren trajeak ikusteko, ehun-artisautzaren benetako altxorrak baitziren. Auzmendik hazten eta zabalkuntzak inauguratzen jarraitu zuen. 1985ean, 2.500 bezeroz osatutako zorroa zeukan, eta urtean 1.600 traje egitera iritsi zen.

Milango Prada markak ere balioetsi eta preziatzen zuen, haren jakinduria eta nortasunarengatik. “Modaren kirurgialariak” jantziak muntatzen eta desmuntatzen eman zuen bizi osoa, joskintzaren ingeniaritzan etengabean ikasten zihoana eta arloan zituen ezagutzak aplikatuz. Ez zuen patroirik erabiltzen, ehunak zuzenean moztu eta lantzen baitzituen, ideiak burura zetozkion heinean.

Arauak hausten eta mugak gainditzen irakatsi digun modaren jeinu bat izan zen.

Eta joan zitzaigun. Baina, Auzmendin, haren ametsak egi bihurtzeko fundatzailea Bartzelonara eraman zuen espiritu hori hauteman daiteke oraindik ere.