Auzmendin online eros dezakezu dagoeneko

Auzmendin online eros daiteke dagoeneko, www.farfetch.com webgunearen bidez. Webguneak plataforma bakarrean biltzen ditu arretaz hautatutako 300 boutique baino gehiago. Haren goiburua: “Moda maite dutenentzat, ez zale soil direnentzat”.

Denda berriak bilatzeko orduan, aurrea hartu izana eta markekiko gertutasuna dira Farfetch-ek positiboki baloratzen dituen irizpide nagusiak. Haren webgunean, besteak beste, Parisen, Nueva Yorken, Milanen, Bukaresten,  Riaden eta Seattlen kokatutako saltokiak daude.

Bilaketak egin daitezke kokapena, boutiquea eta diseinatzailea iragazita.

No Comments

Post a Comment